XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haurrek, antsiaren antsiaz, zain zeuden Ritak noiz erantzungo eta denek batera begiratzen zioten, eta begirada bakoitzean galdera bera eta beldur bera ikusten zituen Ritak.

Orduan ezin izan zuen aguantatu.

Ohetik salto egin eta ingurura begiratu zuen arropa bila.

Pentsamenduan irakurri izan balio bezala, neskatxa bata gorridunak esan zion: - Jantziak armario batean ezkutatu dituzte, beste gela batean.

- Ez dio axolarik adierazi zuen Ritak.

- Honelaxe joango naiz.

- Baina ba al dakizu bidea? - Ez erantzun zion, galdetuko dut.

- Ederki, horrela berehala ekarriko zaituzte berriro ospitalera.

- Nik, ordea, badakit nola heldu Trullora zelaietan barrena.

Berriro ere bata gorria zuen neskatxa zen hizketan ari zena.

Ordurako pentsatua zuen hark dena.

Aldez aurretik kontuak ongi aterata zeuzkala zirudien.

- Egia esateko esan zuen gainera, badakit nik nola irten gaitezkeen jardinaren aldetik.

- Etorri nirekin eta egin gordeketan jostatzen ari zareten papera.